Gehiengo sindikalak eta hezkuntzako beste hainbat eragilek diotenaren aurka, CCOO eta UGT sindikatuek adierazi dute murrizketarik ez dela izan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetan. «Ez da egon, eta ez dugu espero izango denik ere». Nafarroako Gobernua egiten ari denaz beste jarrera bat du Eusko Jaurlaritzak, haien esanetan. Eta horren arrazoia, honako hau: 2009ko ekainean sinatutako lan ituna. CCOOk eta UGTk izenpetu zuten hitzarmena, gutxiengoan, eta hauteskundeen ondoren are ordezkari gutxiagorekin geratu ziren.
Lan hitzarmen horren ondorioz hezkuntza publikoko beharginek «blindatuta» dauzkate lan baldintzak, sindikatu horien hitzetan. Bestela adierazi izan dute eskoletako zuzendariek, kasu. Haien esanetan, lanpostuak asko zatikatzen ditu itunak —postu laurdenak eta horrelakoak—, eta, horregatik, arazoak sortzen dira eskoletan taldeak osatzean. Gehiengo sindikalak ere esan du zilegitasunik gabekoa dela ituna.
CCOOk eta UGTk, ordea, baliozkotzat jo dute, eta itxaropena agertu dute murrizketarik izan ez dadin. «Hala esan du Jaurlaritzak. Horrenbestez, irakasleek ez dute uste erasoan ari zaizkienik».
CCOOk eta UGTk diotenez, EAEn ez da murrizketarik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu