Cervera jadanik forudun ez dela dioen akta eraman du abokatuak
Santiago Cervera PPko diputatu ohiaren abokatuak, Sergio Gomezek, Iruñeko 2. Instrukzio epaitegian akta bat utzi du. Akta horrek erakusten du Cerverak forudun izateari utzi diola, eta, horrenbestez, bide ematen du epaitegiak prozesu judiziala irekitzeko. Abokatuak epailearen esku utzi du Cerverak azaroaren 29an jasotako mezu anonimoaren kopia, «Interpolen bitartez lehenbailehen ikerketa has dezan». Urrats hori eginda, Gomezek espero du ikerketa azkartzea. PPko Ana Beltranek, berriz, esan du «tranpa» jarri diotela eta Cervera errugabea dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu