Cimadek dio etorkinen kanporatze kopuruak puzturik direla

Erredakzioa
Baiona
2012ko urtarrilaren 21a
00:00
Entzun
Frantziako Gobernuak ezagutarazi berri ditu kanporatu dituen etorkinen kopuruak, eta preseski kopuru horiek nahitara puzturik daudela deitoratu du Cimadek, atxikitze zentroetan etorkinen eskubideez arduratzen den elkarteak. Laurence Hardouin Cimadeko bozeramaileak gogor gaitzetsi ditu Frantziako Barne ministroak egindako adierazpenak. Izan ere, Frantziak 33.000 etorkin kanporatu zituen iaz, aurreikusitakoa baino %20 gehiago.

«Frantziako Gobernuak lorpen gisa agertu duen kopuru hori ez dagokie Frantziara sartzen ari ziren etorkinei; izan ere, bereziki Pirinio Atlantikoetan, etorkin anitz Frantziatik ateratzen ari zirela atxilotu zituzten, Espainian edo Portugalen bizi zirelako», erran du Hardouinek. Berez, Hendaian atxilotu etorkinak Lapurditik Gipuzkoara zihoazela azpimarratu du. Gauzak horrela, joateko borondatea zeukaten etorkinak kanporatu gisa kontatu zituztela salatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.