Iruzurra

Cintruenigoko Udalak ezkutuko kontabilitatea erabili zuela esan du Nafarroako fiskal nagusiak

Zehazteke dago urteotan zenbat diru desbideratu zuten. Udaleko idazkaria litzateke erantzulea, Javier Muñoz fiskalaren iritziz.

2009ko martxoaren 17a
12:25
Entzun
Cintruenigoko (Nafarroa) Udalak dirua ezkutuko kontabilitatean erabili zuela eta hori delitua izan daitekeela ondorioztatu du Nafarroako fiskal nagusiak, Javier Muñozek. Gaur jakinarazi duenez, udalaren B kutxa izeneko ezkutuko kontabilitate jarduera ikertzen aritu da, ea halakorik ba ote zen, eta adierazi duenez, legez kanpoko kontabilitate hori "izan, izan da". "Diru publikoen erabilera okerraren delitu posiblea" ikusten dut, zehaztu du.

Erantzulea Udaleko idazkaria litzatekeela iradoki du Muñozek.

Ikerketa bukatuta dago, baina iturri ofizialek oraindik ez dute zehaztu urteotan zenbateko diru kopurua bideratu zuten legez kanpoko kutxa horren bitartez.

Besteak beste Carlos Chivite zena (PSN alderdi sozialistakoa) Cintruenigoko alkate zen garaitik (1987-1995) egin dute diru iruzurra. Haren agintaldiaren ondotik Faustino Leon Chivite (UPNkoa, 1995-2007) aritu da alkate lanetan, eta 2007tik berriz PSNko alkate bat, Adolfo Nabaskues.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.