COVID ziurtagiria zuzenean webgunetik eskuratzeko aukera jarriko dute Nafarroan

Ziurtagiria deskargatzeko bideek ilarak eragin dituzte; hortaz, zuzenean webgunetik eskuratzeko tresna bilatzen ari dira.

Pertsona bat COVID ziurtagiria erakusten. JON URBE / FOKU
Olaia L. Garaialde.
2021eko abenduaren 9a
11:56
Entzun

COVID ziurtagiria zuzenean webgunetik eskuratzeko aukera egonen dela jakinarazi du Santos Indurainek, Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak. Indurainen arabera, eskaria «oso handia» izan da; hortaz, «aurki» jarriko dute martxan bide hori. Gaur egun, ziurtagiria eskuratu ahal izateko, osasun karpeta pertsonala aktibatu behar da, fisikoki bulego batera agertu beharra eskatzen du horrek, eta, hala, urrats hori egin beharrak ilara mardulak eragin ditu karpeta aktibatzeko tokietan.

Beraz, webgunetik zuzenean deskargatzeko tresna baten bila dabiltza gobernukoak. «Datuak konfidentzialak direnez, ondo erabili behar da ziurtagiria deskargatzeko tresna». Hala ere, oraindik, aldez aurretik ordua eskatu behar da Nafarroako Gobernuak eskuragarri jarri dituen erregistro bulegoetan; 28 dira guztira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.