Cristina Gonzalez eta Maite Berrocal dira PSEren hautagaiak Araban eta Gasteizen

2014ko azaroaren 17a
11:23
Entzun 00:00:0000:00:00

Cristina Gonzalez Arabako PSEren idazkari nagusia da alderdiaren hautagai bakarra Arabako Foru Aldundirako, 2015eko foru hauteskundeei begira. Legebiltzarkidea izan zen 2009tik 2011ra, biltzarkidea da 2007tik, eta Arabako eta Euskadiko PSEren zuzendaritzako kide ere bada. Gasteizko Udalerako ere hautagaitza bakarra aurkeztu da: Maite Berrocalena.

Hori horrela, alderdiak ez ditu barne hauteskundeak egingo azaroaren 30ean. Hilaren 22ra arte erreklamazioak egiteko aukera egongo da orain, eta orduan izendatuko dituzte hautagai ofizialki.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.