CSNk Garoña ohartarazi du legea ez betetzeagatik

Zentral nuklearreko erreaktoreko ontzi batek iraungitze data gainditua zuela funtzionatu du

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko urriaren 14a
00:00
Entzun
Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak (CSN) Santa Maria de Garoñako zentrala (Burgos, Espainia) ohartarazi du, araudia ez betetzeagatik. CSNk aitortu du otsailera arte erreaktoreko ontzi batek iraungitze data gainditua zuela aritu dela funzionatzen. «Segurtasun aldetik ez dago inolako arriskurik, baina ohartarazi nahi diogu araudia urratzen ari dela», dio CSNk kaleratutako oharrak.

Orain dela aste batzuk zentral nuklearrei egindako erresistentzia proben lehen emaitzen berri eman zuen CSNk. Bertan aipatutakoaren arabera, Garoña argindarrik gabe geratuz gero lau ordu iraungo lituzke. Gainera, uholdeek, lurrikarek eta suteek zentralaren segurtasunean izango luketen eraginari buruzko azterketa jakinarazteko eskatu zion.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.