Irudia. Burlata

D EREDUA ALDARRI, FESTA GIROAN

2012ko urtarrilaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ermitaberri ikastetxe publikoak eta guraso elkarteak antolatuta, D ereduaren aldeko festa egin zuten atzo Burlatan (Nafarroa). Bertan, Nafarroako guraso guztiek seme-alabak eredu horretan matrikulatzeko duten eskubidea aldarrikatu zuten, besteak beste. Jai giroan egin zuten aldarrikapena guraso, ikasle eta irakasleek, egitarau betea prest baitzuten horretarako. Haurrentzako tailerrak, txistorra eta txokolate jatea eta buruhandien kalejira izan ziren, besteak beste, goiz osoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.