Politika

D ereduko bi institutu iraintzeagatik jarritako salaketa kendu egingo du Nafarroako Gobernuak

La Gaceta-k, PPko gazteriek eta norbanako batek atzera egin dute Iturrama eta Amaiur ikastetxeen aurka egindako akusazioetan.

Iturrama institutoaren aurrealdea. LANDER FERNANDEZ ARROIABE, ARGAZKI PRESS
joxerra senar
2015eko azaroaren 25a
09:13
Entzun

Atzera egin dute, eta Nafarroako Gobernuak nahikoa dela onartu du. La Gaceta de los Negocios egunkariak ETArekin lotu zituen Iturrama eta Amaiur ikastetxeak, eta PPren Nuevas Generaciones taldeak zein Carlos Jordanek Twitter kontuetan oihartzuna eman zioten irainari, eta akusazioa errepikatu zuten.

"Akusazio larri" horren aurrean Nafarroako Gobernuak kereila kriminala jartzea erabaki zuen. Hiru kasuotan, gobernuak adiskidetze proposamen bat egin zien aurreko astean, baina ez zen akordiorik izan.

Haatik, berehala erreakzionatu zuten hirurek. Biharamunean, azaroaren 18an eskuin muturreko egunkariak lehenik eta azaroaren 19an PPko gazteriek zuzendu egin zuten bi ikastetxeen aurka esandakoa.  Hilaren 20an, berriz, bere Twitter kontuan Jordanek gauza bera egin zuen.

Horregatik, gaurko gobernu kontseiluak erabaki du salaketa kentzea.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.