D ereduko ikasleek emaitza hobeak dituzte unibertsitateko hautaproban

Eskola publikoko D ereduko ikasleen %97k gainditu dute proba Gipuzkoa, Bizkai eta Araban; Ako %92k

Erredakzioa
2011ko azaroaren 19a
00:00
Entzun
Iragan ikasturtean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan D ereduan ikasi zuten ikasleek A eredukoek baino emaitza hobea eskuratu zuten unibertsitateko hautaproban. Euskaraz ikasten zutenen artean %97,1ek gainditu zuten proba, eta gaztelaniaz ikasten zutenen artean, berriz, %92,9k.

Eustatek ezagutarazi ditu datu horiek. Azken hamar urteetako datuak adierazgarriagoak dira eredu baten eta bestearen ikasleek izandako mailaren inguruan; D ereduko ikasleen %95ek gainditu dute hautaproba, batez beste. Datu hori %87koa da A ereduko ikasleen artean. Eustaten arabera, diferentzia hori apenas nabaritzen den hezkuntza pribatuan, bi ereduetako ikasleek antzeko emaitzak eskuratu baitituzte denbora tarte horretan. Hala ere, azken hiru urteetan euskarazko ikasleen emaitzak «nabarmendu» egin dira, Eustaten arabera.

Euskarazko ikasle gehiago

Aurten hautaproba egin duten ikasleen %61ek euskaraz egin dituzte azterketak. Kopuruak gora egin du, 2010ean Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikasleen %59,5ek egin baitzituzten azterketak euskaraz. Orotara, 10.164 ikaslek egin dute hautaproba, eta 6,8ko emaitza lortu dute batez beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.