auzitegiak

D3M eta Askatasunarekin lotutako 13 lagunen kontrako epaiketa apirilaren 30ean hasiko da

Auzipetuak Arantza Urkaregi, Eli Zubiaga, Iker Rodrigo, Imanol Nieto, Amparo Lasheras, Agurtzane Solaberrieta, Hodei Egaña, Unai Berrostegieta, Zuriñe Zorrozua, Fernando Antia, Jose Antonio Munduate, Xabier Isasa eta Aitor Ligerzana dira. 2009ko irailean auzipetu zituzten, ETAko kide izatea edo erakunde armatua laguntzea egotzita. 

2012ko urtarrilaren 26a
11:51
Entzun

Demokrazia 3.000.000 (D3M) herri elkartearekin eta Askatasuna alderdi politikoarekin lotutako hamahiru lagunen kontrako epaiketa apirilaren 30ean hasiko da. Auzipetuak Arantza Urkaregi, Eli Zubiaga, Iker Rodrigo, Imanol Nieto, Amparo Lasheras, Agurtzane Solaberrieta, Hodei Egaña, Unai Berrostegieta, Zuriñe Zorrozua, Fernando Antia, Jose Antonio Munduate, Xabier Isasa eta Aitor Ligerzana dira.

2009ko irailean auzipetu zituen Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak, ETAko kide izatea edo erakunde armatua laguntzea egotzita. Urte hartako martxoan D3Mk eta Askatasunak Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkeztu nahi izan zuten, baina Auzitegi Gorenak baliogabe utzi zituen, Batasuna legez kanpoko alderdiarekin harremana zutelakoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.