BERRIA lagun

Dagoeneko 500 lagun gehiago gara

Hamabost urte beteko ditu BERRIAk ekainean, eta, urteurrenaren harira, beste jauzi bat eman nahi du. Horretarako, aurten 5.000 BERRIAlagun gehiago lortzeko erronka jarri dio bere buruari.

BERRIA egunkariak hamabost urte beteko ditu ekainean. GORKA RUBIO, ARGAZKI PRESS
arantxa elizegi egilegor
2018ko urtarrilaren 9a
14:03
Entzun

Hamabost urte betetzearekin batera, "bidelagun" gehiago lortzeko erronka jarri dio BERRIAk bere buruari. Helburu horri bultzada bat emateko sortu zen BERRIA Berri Taldea ere. Euskalgintzako, euskal kulturako eta hezkuntzako hemezortzi lagun ezagunek osatu dute taldea, eta abendu hasieran egindako aurkezpenean ohartarazi zuten BERRIAk ezin diela bakarrik aurre egin "zailtasunei eta oztopoz beteriko etorkizunari". Horrenbestez, "bidelagunak" nahi dituzte aurrera segitzeko.

[youtube]https://youtu.be/q0qHqkS7bTU[/youtube]

Duela hamabost urteko otsailean itxi zuen Guardia Zibilak Euskaldunon Egunkaria zena. Ordea, hurrengo biharamunean Egunero kioskoetan zen, eta ekainera arte eutsi zion hark. Hala, aurtengo ekainean hamabost urte beteko ditu BERRIAk, eta ordura arteko epea jarri dio kazetak bere buruari 5.000 laguneko langara heltzeko. Horretarako lehen koxka gaur bertan gainditu du, 500 lagunera helduta.

Kopuru hori lortu ahal izateko, ordea, babes ugari jaso ditu Geroa Zugan lelopean abiatutako kanpainak. Besteak beste, kazetarekiko konpromisoa agertu dutenen artean daude Kontseilua, Eusko Ikaskuntza eta Ikastolen Elkartea.

[youtube]https://youtu.be/e6QqBFLrUGQ[/youtube]

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.