De Juanaren aldeko eserialdia indarrez sakabanatu du Ertzaintzak

Hilabetetik gora egin du dagoeneko Iñaki de Juana euskal preso politikoak gose greban. Haren egoera salatzeko hogeitamar bat lagunek eserialdia egin dute Donostiako Bulebarrean, trafikoa oztopatuz. Ertzaintzak bortizki sakabanatu ditu.

2006ko irailaren 9a
16:57
Entzun 00:00:0000:00:00
Hogei bat minutu egin dujende talde horrek Bulebarrean lurrean eserita, trafikoa galarazten. Iñaki de Juanaren egoera salatu nahi zuten: espetxealdia osorik bete duen arren, Espainiako Justizia kartzelaldia luzatzeko saioa egiten ari dela, eta horren aurka protestatzeko hilabete baino gehiago egin duela dagoeneko gose greban.

Arestian aipatu bezala, hogei bat minutu protestan zeramatzatela, Ertzaintza agertu da, eta lekukoen arabera, indarkeria handia erabiliz sakabanatu ditu. Protestan parte hartu duten gazteetako bi erietxeetan artatu behar izan dituzte: bati besoetako batateko kubitua hautsi diote, eta besteak kolpe handia zeukan ahoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.