DEKALOGOA

2015eko uztailaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Igor Kaltzada Oxford Unibertsitateko irakasleak eta ikastaroko zuzendariak hamar puntutan laburtu ditu ikastaroan landutako ideia nagusiak.

Barne estrategia. «Lurralde idiliko baten moduan marraztu dugu etorkizuneko Euskal Herria, eta, aldatzeko aukera heldu zaigula, ez dakigu estrategia bat diseinatzen».

Nazioarteko diagnostikoa. «Deszentralizazioa gertatzen ari da herrialde askotan. Erabakitzeko eskubidearen aurka daudenek kontuan izan behar dute ez dela abertzaleen kontu bat soilik».

Nomenklatura. «Nazio hitzak, besteak beste, ez du laguntzen; beste hitz batzuk eraginkorragoak dira Europan».

Kudeaketa. «Eremu anitzeko gobernantza ereduak».

Zabaltasuna. «Sinbolo berriak sortu behar dira, integratzaileak, barneratzaileak».

Txikitasuna. «Txikiek errazago daukate Europan lekua egiten».

Estatugintza. «Zein eredu nahi den zehaztu behar da».

Hibridazioa. «Legearen eta kaleko ahotsaren arteko uztarketa bilatu behar da».

Eskubideak . «Nola uztartu denen eskubide indibidual eta kolektiboak, gizarte hausturarik eragin gabe?».

Bidaideak . «Kanpoan jakin behar da zer gertatzen ari den Euskal Herrian: ez dakite».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.