Delituak sarri egiten dituzten etorkinak bota nahi ditu Fernandez Diazek

Erredakzioa
2012ko otsailaren 8a
00:00
Entzun
Delituak behin eta berriz egiten dituzten etorkinak sorlekura egoztearen alde agertu zen atzo Jorge Fernandez Diaz, Espainiako Barne ministroa. Arau hausteak etengabe egiten dituztenekin zer egin beharko litzatekeen galdetu zioten elkarrizketa batean, eta honako hau erantzun zuen: «Etorkinak herritik bota behar dira, eta hemengoak kartzelara bidali».

Fernandez Diazek azaldu zuen Espainiako Gobernu berriaren lehentasunetako bat dela lapurreta txikiak egitea «bizimodu» bihurtu dutenen kontra borrokatzea. «Poliziak esan dit delitugile batzuk kartzelan sartzea eta beste batzuk herrialdetik bidaltzea nahikoa dela batzuk behin eta berriz delituak egiten ibiltze hori buka dadin», adierazi zuen.

Hartara, ministroaren ustez, delituok errepikatzeko joera hori saihesteko «tresnak» eduki beharko lituzkete epaileek, eta, baieztatu duenez, gobernuak eman egingo dizkie: «Konstituzioari kalterik egin gabe, horren aurkako legeak ipini behar dira».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.