Estatus politikoa

Demokrazia Bai agiriaren sustatzaileek "estatus berri baten trena hartzera" deitu dute

"Gizarte zibileko ekimena" abiatu dute, estatus politiko berri baten alde. Atxikimenduak bildu nahi dituzte otsailera bitartean.

Donostian egindako agerraldia, gaur. JON O. URAIN
2018ko abenduaren 18a
07:16
Entzun

Espainiako panorama politikoa "arnasezina" da euskal eta kataluniar gizarteentzat, horien nahia baita "demokrazia eredu bat bertako herritargoaren borondatearekiko errespetuan oinarrituta" dagoena. Egoera horretan, "gehiago ez itxarotera" deitu dute, "estatus berri baten trena hartzera", euskal nazioaren aitortza gako gisa hartuta. 89 bederatzi lagunek babestuta, "gizarte zibileko ekimena" hasi dute Demokrazia Bai adierazpena sustatu zutenek. Donostian aurkeztu dute manifestu berria Xabier Oleaga eledunak, Amaia Goirigolzarri abokatuak eta Julio Flor kazetariak eta Alaia Martin kazetari eta bertsolariak.

Babes gehiago bildu nahi dute orain, eta atxikimendu kanpaina bat egingo dute otsailera bitartean. Mila lagun ingururen babesa nahi dute gutxienez, eta ekitaldi jendetsu bat antolatzen ari dira babes hori erakusteko —otsailean egitea aurreikusi dute—.

Babesa eman dutenen artean daude, besteak beste, Karlos Garaikoetxea eta Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak, Iñigo Iruin abokatua, Nekane Alzelai ekonomialari eta Foro Sozialeko kidea, Joseba Azkarraga, Miren Azkarate eta Anjeles Iztueta sailburu ohia, Iñaki Goirizelaia EHUko errektore ohia, Joseba Sarrionandia eta Kattalin Miner idazleak, Lur Albizu Ernairen bozeramailea, Xabier Amuriza eta Miren Amuriza bertsolariak eta Maria Eugenia Arrizabalaga batzarkidea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.