San Sebastian festak

Dena prest danborra jotzen hasteko

2007ko urtarrilaren 19a
13:44
Entzun
Donostian eta Azpeitian, batik bat, gau berezia izango da gaurkoa (Tafallan, Lakuntzan, Hendaian... ere bai), San Sebastian bezpera delako eta gauez danbor hotsa nagusi izango da, bihar gauera arte. Gaur gaueko hamabietan izango da bandera igoera eta 24 orduz izango dute zintzilik: Donostian Konstituzio Plazan eta Azpeitian Plaza Nagusian.

Donostian, helduen eta umeen artean, aurten 18.143 lagunek irtengo dute danborradan: 11.018 helduk -98 taldetan- eta 7.125 umek. Azpeitian, berriz, 1.430 lagunek: 908 helduk -19 taldetan- eta 522 umek.



Egun hauetan jo eta fuego aritu dira entseguetan. Argazkian, Gaztelubide Donostiako elkartekoak, asteartean, entseguan.

Donostian duela 30 urteko danborrada hura

Gaur 30 urte beteko dira ikurrina legeztatu zutenetik, eta Donostian 1977ko bandera jasotzeko ekitaldia oso hunkigarria izan zen. Egun hura bizi izan zutenek ez dute sekula ahaztuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.