Feminismoa

"Denak libre izan arte" lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du Emakumeen Mundu Martxak

2018ko urriaren 27a
07:52
Entzun

Emakumeen Mundu Martxak Feministon Herria antolatu du, gaur, Bilboko Areatzan, XI. Nazioarteko Topaketa feministetan. Mundu Martxak manifestazioa egin du, arratsaldean, Bilboko erdigunetik, Urrutira goaz! Gure gorputzen eta lurraldeen burujabetzara! lelopean. Manifestazioan zirela, poliziak elkarteko hainbat kide identifikatu dituela salatu dute.

Manifestazioaren ondoren, ekitaldi nagusia egin dute Areatzako karpan, eta Nazioarteko Idazkaritza berria aurkeztu dute. "Denak libre izan arte" lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du Emakumeen Mundu Martxak. Aipamen berezia egin diete bertan egoterik izan ez dutenei: "emakume presoei, errefuxiatuei, etxeko langile interinei...".

Goizetik hasita, egun osoko egitaraua antolatu dute Femoniston Herrirako. Gatazka politikoetan eta bakegintzan generoak duen eraginaz hausnartu dute, mahainguruan; bazkaritarako, 400 kide baino gehiago elkartu dira, eta kantaldiaz eta musika emanaldiez gozatu dute bazkalostean.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.