Benjamin Atutxa Eibarko (Gipuzkoa) PSE-EEren zinegotziak lekuko gisa deklaratu zuen atzo Espainiako Auzitegi Nazionalean, ETAren Bizkaia taldearen kontrako epaiketan. «Denborak gauzak apur bat ahazten» laguntzen duela esan zien komunikabideei, «nahiz eta ez guztiz». Horregatik, epaituak ikusi zituenean ez zuela «ezer» sentitu gaineratu zuen.
Herenegun hasi zen ustezko zazpi etakideren kontrako epaiketa. Aurreneko saioan, Arkaitz Goikoetxearen irudi batzuk erakutsi zituzten. Guardia Zibilaren esku inkomunikatuta zegoen egunetan hartutako irudiak dira. Errioxako zulo batean ageri dira, eta Baltasar Garzon epaileak handik ateratako gailuen eta haiekin egin asmo zutenaren berri galdetzen dio. Goikoetxeak erantzuten du Eibarko zinegotzi bat bahitu eta hiltzeko asmoa zutela. Goikoetxeak berak epaiketako saioan salatu zuen torturen ondorio direla adierazpen horiek. Torturapean esan zituela aurrenekoz polizia etxean, eta bazekiela han errepikatzen ez bazituen «ondorioak» izango zituela.
Denborak gauzak ahazten laguntzen duela dio Benjamin Atutxak
Arkaitz Goikoetxeak dio torturaren eraginpean zegoela Atutxa bahitu eta hiltzeko asmoaz hitz egin zuenean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu