GIZARTEA

Desagertutako frantziskotarrarena da Azpeitian agertutako gorpua

Izarraitz auzoan agertu da hilotza. Gizona hilaren 3tik zegoen desagertua.

Garikoitz Goikoetxea.
2016ko apirilaren 15a
16:51
Entzun

Larrialdi zerbitzuetan 13:45ean jaso dute deia, Azpeitian (Gipuzkoa) gorpu bat aurkitu dutela esanez. Izarraitz auzoan topatu dute, baserri inguru batean.

Gorpua joan den astean Azpeitian bertan desagertutako Ildefonso Alustiza frantziskotarrarena da. Hilaren 3an desagertu zen, senideekin bazkaldu eta gero. Autoa Azpeitian aurkitu zuten, baina gizonaren arrastorik ez zen.

Bilaketa lanetan aritu ziren hurrengo egunetan, baina bertan behera utzi zituzten lanak, arrastorik topatzen ez eta.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.