Diputazioa prest dago Bilbo hegoaldeko saihesbideko prezioak berrikusteko

Garraiolariek diote Supersurreko bidesaria «gutxienez» %75 jaitsi beharko litzatekeela

Bilbo hegoaldeko saihesbidea, ireki zuten egunean. L. JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Bilbo
2011ko irailaren 20a
00:00
Entzun
Itziar Garamendi Bizkaiko Garraio diputatua Bilboko hegoaldeko saihesbideko bidesariaren prezioak aztertzeko prest azaldu zen atzo, garraio sektorearen ordezkariekin bilera egin ostean. Bileran Asetravi patronaleko eta Egas nahiz Sintrabi sindikatuetako ordezkariek parte hartu zuten, eta krisi egoeran sektoreak Supersurraren bidesariari aurre egiteko duen ezintasuna helarazi zioten diputatuari. Izan ere, saihesbidean ezarri dituzten bidesariek —bide osoa egiteko 6,74 euro ordaindu behar dute kamioilariek— haserrea eragin dute garraiolarien artean.

Garamendirekin izandako bileran, Bilboko hegoaldeko saihesbidearen prezioa «gutxienez» %75 jaisteko eta hortik aurrera erabileraren araberako murrizketak egiteko eskatu zuen Egas sindikatuak. Murrizketa hori ezarriko balitz, gehienezko bidesaria 1,62 eurokoa izango litzateke. «Bidesari hori ezarriko balitz ere, egunero hiru aldiz joan-etorria egiten duen garraiolari batek 200 eurokogainkostua izango luke hilero», adierazi du sindikatuak ohar baten bidez.

Garraiolarien ordezkariaren iritziz, Supersurraren bidesari sistemak bertako garraiolariei egiten die kalte bereziki, Bilbo ezkerraldeko enpresa handi eta merkataritza guneei zerbitzua eskaintzen dietenei, egunero hainbat bidaia egin behar dituztelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.