Luizia A-8 autobidean
Diputazioak dio, Gipuzkoak luiziak kontrolatzeko "sistemarik modernoena" duen arren ezin zela A-8ko lurjauzia "eragotzi"
Javier Zuriarrain Gipuzkoako Bide azpiegituretarako diputatuak gaur defendatu du, Gipuzkoak luiziak kontrolatzeko "ikuskatze sistemarik modernoena" duen arren joan den abenduaren 20an A-8 autobidean gertatu zen lurjausia ezin zela "eragotzi". PPk eta Aralarrek eskatuta eman ditu gaur azalpenak Zuriarrainek Gipuzkoako Batzar Nagusietan.
Lehenik, "jainkoari eskerrak" eman dizkio Zuriarrainek "ezbeharrak" hildakorik eta zauritu larririk eragin ez zuelako. Ondoren azaldu duenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Bidegi A-8 autobidea kudeatzen duen enpresak eta Bidelan enpresak errepideetako segurtasuna bermatzeko "beharrezkoak diren kontrol guztiak egiten dituzte". Era berean Zuriarrainen hitzetan, "Gipuzkoako sistemak aitzindariak dira, eta beste erkidego batzuetan oinarritzat hartzen dituzte". Hala ere, hitz eman du segurtasun neurriak "muturreraino" eramango dituztela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu