Laguntzak eskatzeko atea zabalik dagoela jakinarazi du Espainiako Gobernuak. Uholdeetan kalteak izan dituztenek dagoeneko badaukate aukera ordainak eskatzeko, «automatikoki» martxan jarri baitute horrelakoetarako dekretua. Enpresek eta etxejabeek jaso ahalko dituzte laguntzak, betiere aseguruetara eta kontsortziora jo ondoren. Espainiako Gobernua izan da lehena laguntzak iragartzen; Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Gipuzkoako Diputazioa zain daude, kalteak dirutan zenbatekoak diren.
Dituzten kalteen araberako laguntzak iragarri ditu Espainiako Gobernuak, ohar batean. Etxeetako kalteak hirutan bereizi ditu: hondatutako etxeen jabeei 15.120 eurora arte emango dizkie; egituran kalteak dituztenei, 10.320 arte, eta gainerakoei, 5.160 arte. Etxeetako gauzak hondatu badira, gehienez 2.580 euro emango dituzte. Etxe komunitateek gehienez 8.000 euro jasoko dituzte. Enpresetan, txikiei emango diete laguntza: gehienez 8.000 euro. Hilabeteko epea jarri dute eskaria egiteko, eta sei hilabete aurretik erantzuteko hitza eman dute. Eskatzaileen errenta kontuan izango dute.
Beste laguntza batzuei ez die bidea itxi Madrilek. Jaurlaritzari eta diputazioari esan die laguntzak eskasak direla uste badute egiteko beste neurri batzuk ezartzeko eskaria. Ramon Jauregi ministroak adierazi du: «Prest ginateke beste kalte batzuetarako dekretu zehatz bat egiteko».Udalek kezka azaldu dute, ez ote duten laguntzarik jasoko kalteak konpontzeko; Madrilek haiei laguntzeko aukera aipatu du: larrialdiko obrak egiteko emango du dirua, horiek gastu handia badira udalaren aurrekontuarekin alderatuz.
Artelekun, protokoloa
Kalteek konpondu gabe segitzen dute leku batzuetan. Berastegin (Gipuzkoa), A-15 autobiderako sarrera itxi egin dute, luizi arriskua dagoelako. Donostian, Artelekuko ondarea mantentzeko protokolo bat egin du diputazioak. Txomin-Enea auzoan dago eraikina. Udalak bilera egin zuen atzo arratsean auzoko bizilagunekin.
Uholdeak. Ondorenak
Diru laguntzak jasotzeko aukera ireki du Espainiak
Espainiako Gobernuak esan du martxan jarri duela uholdeek eragindako kalteetarako dekretua; hilabete dago laguntzak eskatzekoJauregik esan du laguntzen dekretu zehatz bat egitea aztertuko luketela eskatuz gero
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu