A-8 autobidea

Donostia eta Zarautz arteko ordainsaria ez da gutxituko lanek irauten duten bitartean

Donostia eta Zarautz artean hirugarren karrila eraikitzeko lanek bi urteko iraupena izango dute, baina ordainsaria bere horretan mantenduko da.

2007ko otsailaren 13a
18:18
Entzun 00:00:0000:00:00
PP, EB eta Aralarrek ordainsaria gutxitzeko proposamena egin dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan, baina ez dute proposamena onartzeko gehiengorik lortu. EAJ, EA eta PSE-EEproposamenaren kontra azaldu dira eta “demagogikotzat” jo dute.

Hain zuzen ere, A-8 autopistako lanek irauten duten bitartean,ordainsaria %75 jaistea eskatu dute proposamenaren aldekoek. Azkenean, ordea, Donostia eta Zarautzarteko ordainsaria bere horretan mantenduko da datozen bi urteetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.