Herritarren artean han ziren, besteak beste, Roman Sudupe Donostiako Udalean EAJko eleduna, Ramon Etxezarreta Donostiako PSE-EEko kultura zinegotzia, Ramon Gomez Donostiako Udalean PPko zinegotzia, Patxi Baztarrika Donostiako EAJ-EAko zinegotzia, Martxelo Otamendi Berriako zuzendaria, Joanmari Larrarte EKT Euskarazko Komunikazio Taldeko Administrazio Kontseiluko idazkaria, Iñaki Uria Egunkariako Administrazio Kontseiluko ordezkari ohia, Joxe Mari Sors EKTko Administrazio Kontseiluko ordezkaria, Xabier Mendiguren Euskararen Gizarte Eragileen Kontseiluko idazkari nagusia, Josu Juaristi Garako zuzendaria, Odile Kruzeta Euskadi Irratiko zuzendaria, Eduardo Iribarren Deiako koordinatzailea Gipuzkoan, Josu Esnal Arrano Beltzako ordezkaria, Joan Mari Irigoien idazlea, Ramon Agirre, Olatz Beobide, Gorka Otxoa, Nerea Garmendia, Aitzpea Goenaga, Arantxa Gurmendi eta Judith Mariezkurrena aktoreak, Arantxa Urretabizkaia idazlea, Marian Galarraga Tinko Euskara Elkarteko arduraduna, eta Xabier Otaegi pailazoa.
Ongietorria, bertsotan
Ilusioa. Hori zen Miramar jauregian bildutako euskaltzale guztiek zerabilten hitza. Eta ilusioz hartu zuten egunkari berria Beñat eta Unai Gaztelumendi bertsolariek. Goizean goiztik kioskoetan ekarriko ditu hitzak / gure berriak, gure hizkuntzan, guregatik eta guretzat. Bertso horrekin eman zion Beñat Gaztelumendik ongietorria Irutxuloko Hitzari.
Behin Irutxuloko Hitzari ongietorria eginda, proiektuan parte hartu duten gizarte eragileek hartu zuten hitza. Jokin Azkue HABEko zuzendariak Donostia irakurzaletasuna zabaltzeko «plaza ona» dela, baina, neurri berean, Irutxuloko Hitza euskaldun eta euskaltzale direnen «sarea trinkotzeko» erabili behar dela adierazi zuen.Fernando Tapia Gipuzkoako Gizarte eta Erakunde Harremanetarako foru diputatuak Donostian beste euskarazko komunikabide bat abian jartzea «beharrezkoa» dela azaldu zuen. Bere hitzetan Euskara Biziberritzeko plan nagusiaren barruan «ardatz nagusia» hori da.Donostiako Udalaren izenean, Ramon Etxezarreta PSE-EEko Kultura zinegotziak ere ongietorria egin zion Irutxuloko Hitzari. «Donostiarrek egiten zuten Irutxulo, honen aurrekaria dena. Aitzindariei eta lan hau egin dutenei eskerrak ematea dagokidala iruditzen zait».Joanmari Larrarte EKTko Administrazio Kontseiluko idazkariak Bagera eta Irutxulok egindako lana, eta Euskaldunon Egunkaria izan zituen gogoan: «bi proiektu hauek gabe gaur ez geniokeen hemen Irutxuloko Hitzari ongietorria emango».Dani Goñi Bagera elkarteko lehendakariak, Isidro Yoldi Donostiako Berriak kultur elkarteko lehendakariak, eta Aitziber Iartza Irutxuloko Hitzako zuzendariak ere antzera hitz egin zuten. Denak bat etorri ziren gauza batean. «Irutxuloko Hitza hedatuko da; arrakasta izango du, ziur gaude».
Sei Hitzen artean 50.000 ale banatzea helburu
Gainerako bost Hitzen antzera, Irutxuloko Hitza ere euskara elkarteek (%40), EKT S.A.ko Bertako Hedabideak enpresak (%40) eta inguruko hainbat gizarte eragilek (%20) sortu dute. Irutxuloko Hitza orain arteko bost Hitzei batu, eta epe labur edo ertainean sei Hitzen artean 50.000 alera iristea da helburua. Hala ere, arduradunek adierazi dutenez, proiektu hauek sendotzeaz gain, proiektu gehiagori ateak irekitzeko asmoa ere badute.
Hedabideak
Donostiak ere badu 'Hitza'
Irutxuloko Hitzaren lehen alea kalean da. Jaio da seigarren Hitza, eta atzo arratsaldean, jaiotza hori ospatzeko, merezi bezalako ekitaldia egin zuten Donostiako Miramar jauregian. Bertan ziren Irutxuloko Hitza sortu duten euskara taldeetako ordezkariak, EKTko kideak eta gizarte eragileetako arduradunak. Horiez gain, ordea, Donostiako euskarazko eguneroko berriaren aurkezpen ekitaldian ez zuten hutsik egin nahi izan hainbat eta hainbat herritarrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu