Donostiako 15 gazte aurki espetxeratu ditzaketela ohartarazi dute

Auzitegi Nazionalak ezarritako zigorra Gorenak berresten duen edo ez ebatziko du egun gutxitan

Erredakzioa
Donostia
2011ko urriaren 9a
00:00
Entzun
Espainiako Auzitegi Gorenak aurki emango du Donostiako hamabost gazteri Auzitegi Nazionalak ezarri zien seina urteko espetxe zigorraren inguruko epaia. Gazte horien senide eta lagunek agerraldia egin zuten atzo, espetxeratuak izan litezkeela ohartarazi eta ezarri dieten «zigor politikoa» salatzeko.

Espainiako Auzitegi Nazionalak «herri honen alde lan politiko eta soziala egiteagatik eta herri honekin konprometitutako gazteak izateagatik» zigortu zituela salatu zuten. «Atxilotu, inkomunikatu eta torturatu ondoren» kartzelara sartu eta urte eta erdi eta bi urte preso egon ondoren baldintzapean aske atera zirela gogorarazi zuten, «izugarrizko bermeak ordainduta».

Gatazkaren konponbidearen bidean, «horrelako zigor politikoak ulergaitzak» direla salatu zuten, eta Euskal Herrian zabaldutako «bakerako aukeren eta konponbide demokratikoaren aurkako oztopo bat gehiago» direla nabarmendu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.