politika

Donostiako alkatea ez dago prest PPrekin batzeko udal hauteskundeen ondoren

"Ezein motako frontismoak saihesteko" beste aukerak kontuan hartzeko eskatu du Odon Elorzak.

2009ko irailaren 21a
17:25
Entzun
PSE-EEko zuzendaritza ari da esaten PPk eta biek 2011ko udal eta foru hauteskundeen ondoren udaletan eta aldundietan bat egiteko aukera egongo dela, Eusko Jaurlaritzara begira bezala hori dela estrategia, baina gaur Odon Elorza Donostiako alkate eta PSE-EEko kideak adierazi du berak behintzat, ez duela PPrekin akordiorik egingo. "Ezein motako frontismoak saihesteko" beste aukerei ateak zabalik uzteko eskatu du.

Aralarrekin eta Alternatibarekin dago PSE-EE Donostiako udal gobernuan. Dena dela, lehen PPrekin bat eginik egon izan da.

1991tik dago Elorza alkatetzan. EAJren babesari esker lortu zuen orduan kargua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.