Donostiako autobus geltokia Loiolako Erriberan egitea hobetsi du Ugartek

Erredakzioa
Donostia
2012ko martxoaren 13a
00:00
Entzun
Gipuzkoako Foru Aldundiak adierazi du oso egokia dela Donostiako autobus geltokia Loiolako Erriberan eraikitzeko egitasmoa, eta abantaila asko dituela, eta geltokia hor kokatzearen alde egin du: «Donostiak behar duen autobus geltoki duina da. Erabiltzaile guztientzat oso erosoa eta bikaina». Diputazioaren arabera, «askoz ere egokiagoa» da hiriko zirkulazioarentzat eta autobusen mugikortasunarentzat estazioa Loiolako erriberan egitea Atotxan eraikitzea baino.

«Setakeria politikoa» baztertzeko eskatu die alderdiei Larraitz Ugartek, Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak. Zentzuz jokatzea eta proiektu onenaren aldeko apustua egitea galdegin die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.