Donostiako bigarren ingurabidea egiteko proiektua aurkeztu zuten atzo. Aritzetan hasi eta Errenteriarainoko 16,2 kilometroak egiteko proiektuak 220 milioi euroko aurrekontua izango du eta, ondo bidean, 2005eko udaberrian hasiko dituzte autobide berria egiteko lanak.
Gipuzkoako ahaldun nagusi Joxe Joan Gonzalez Txabarrik, bideko azpiegituren jabe Javier Zuriarrainek, bideko azpiegituren zuzendari Josu Agirrezabalagak eta Bidegiko Gipuzkoako Azpiegituren Agentzia zuzendari Nestor Aranak aurkeztu zuten atzo Donostian, herenegun diputatuen kontseiluan onartutako proiektua. Bilbo eta Behobia lotzen dituen A-8 autobidean, Donostia parean, trafikoa arintzeko helburuarekin egingo dute Donostiako bigarren ingurabidea.Gaur egun, egunero-egunero 85.000 ibilgailu inguru igarotzen dira Donostiako saihesbidetik Intxaurrondo eta Aiete artean 100.000 eta %23 kamioiak dira. Autobide berriari esker, batez beste, ibilgailu gutxiago igaroko dira leku beretik.Donostia, Errenteria, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria eta Usurbilgo udalerriak batuko dituen proiektua hiru zatitan banatuta dago. Lehena, Errenteria eta Astigarraga artekoa 8,4 kilometro izango ditu norabide bakoitzean hiru erreikoa izango da, eta egunero 36.000 ibilgailu inguru igaroko direla aurreikusi dute.Bigarren zatia, 4,5 kilometrokoa, Astigarraga eta Lasarte artekoa izango da. Zati honetan errepideak, norabide bakoitzean, bi errei izango ditu, eta azterketen arabera, egunero 20.500 ibilgailu inguru igaroko dira.Azkenik, Lasarte eta Aritzeta arteko 3,3 kilometroak lotzeko, norabide bakoitzean bi errei izango dira, eta egunero, gutxi gorabehera, 12.000 ibilgailu igaroko direla uste dute.
Nestor Arana: «Ordainsaria ordaintzeak merezi du»
Nestor Aranak atzoko aurkezpen ekitaldian argitu zuenez, autobide berriak ordainsaria izango du. «Ordainsarien zenbatekoa aztertzen ari gara oraindik. Prezioez ezin da hitz egin, baina ordainsari bakar bat ere kentzeko asmorik ez dugu. Ibilgailuak Europara bidean jartzeko baliatu nahi dugu autobide berria; oraingo A-8a, berriz, gipuzkoarrek eguneroko joan-etorriak egiteko utziko dugu».
Joxe Joan Gonzalez Txabarrik ere ordainsariak izan zituen hizpide. «Proiektua onartu izana ona da, eta ziur nago hobekuntzek auto gidariak asebeteko dituztela. Ordainsaria ordaintzea eta lanek iraun bitartean eragozpenak jasatea merezi duela uste dut». Onerako izango dela esan zuen.
Denera lau tunel Aritzeta, Menditxo, Perurena eta Aritzmendi eta 33 zubibide izango ditu Aritzeta eta Errenteria arteko 16,2 kilometroko ibilbideak. Herenegun diputatuen kontseiluan onartutako proiektuaren arabera, lanak 2005eko udaberrian hasiko dira, eta amaitu, berriz, 2009an.
AZPIEGITURAK. DONOSTIAKO BIGARREN INGURABIDEA
Donostiako bigarren ingurabideak 220 milioi euroko aurrekontua du
Lanak 2005ean hasi eta 2009an amaitzea espero dute; 16,2 kilometroko autobidea izango da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu