Erasoa

Donostiako etxe agentzia bati eraso egin diote

Etxe agentzia baten aurrean lehergailu bat zartatu dute gaur goizaldean, eta kalte handiak sortu ditu bai etxe agentzian eta baita inguruan aparkatuta zegoen auto batean ere. Herrizaingo sailak jakinarazi duenez, ia kilo bat lehergailu eta tenporizadore batekin egina zegoen lehergailua, eta ETAk egindako atentatua izan ote daitekeen aztertzen ari dira.

2004ko urriaren 22a
11:32
Entzun 00:00:0000:00:00
Etxe agentziako jabeak esna duenez, ez zuten inoiz mehatxurik jaso, eta beraz, arrituta hartu dute gaur goizaldeko erasoa. 00:55ak aldean izan da erasoa.

Jaurlaritzak, erasoa salatu du, eta ETAri "behingoz armak uzteko" eskatu diote. Kalteak jasan dituztenenganako elkartasuna ere adierazi nahi izan dute.

Joan zen larunbatean ere antzeko eraso bat izan zen Donostian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.