Donostiako udal taldeak Basagoiti salatuko du, irain egin diola leporatuta

Erredakzioa
Donostia
2012ko uztailaren 21a
00:00
Entzun
EAEko PPko presidente Antonio Basagoitik herenegun adierazi zuen Donostiako alkatearen idazkari ohi Josetxo Ibazetak hainbat enpresariri mehatxu egin ziela Bilduren asmoen alde egin zezaten. Donostiako udal gobernuak adierazpen horiek aztertu zituen atzo, ostiralero egin ohi duen bileran, eta Basagoitiren adierazpenak gaitzetsi zituen. Gainera, Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek iragarri zuen salaketa jarriko dutela Basagoitiren aurka, esan horiengatik. «Oraindik ez dakigu zer salaketa mota jarriko dugun. Gure abokatuak aztertzen ari dira zer egin. Baina garbi daukagu ez ditugula halako irainak onartuko. Donostiako Udalaren kontrako halakohitzak ezin ditugu onartu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.