Jaiak

Donostiako Udalak bertan behera utzi du aurtengo danborrada

Dagoeneko 30 bat konpainiak adierazia zuten ez zutela parte hartuko, izurria dela eta.

Iaz ere bertan behera utzi zuten danborrada. JUAN HERRERO / EFE
2022ko urtarrilaren 7a
19:55
Entzun 00:00:0000:00:00

Espero zena baieztatu da. Donostiako Udala danborradetako arduradunekin bildu da gaur arratsaldean, eta erabaki du aurten ere ez dela danborradarik egongo San Sebastian egunean, bigarren urtez jarraian.

Izan ere, azken orduetan 30 bat konpainiak iragarri dute ez direla aterako kaleetan danborra jotzera, izurria dela eta. Datorren astelehenean ziren aldeak biltzeko, baina jaian parte hartzeari uko egitea erabakita zuten konpainia kopurua ikusita, bilera gaurkorako aurreratzea erabaki zuen udalak.

Oraindik ez dute erabaki ordezko ekitaldiren bat antolatuko duten, eta zer gertatuko den Urrezko Danborra emateko ekitaldiarekin.

Erabakia ezagutarazi ostean, Eneko Goia alkateak esan du datorren astean berriz bilduko dela hiriko ikastetxeetako ordezkariekin, haurrek jaia ospatzerik eduki dezaten «beste aukera batzuk» aztertzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.