Donostiako Udalak etxe baten okupazioan izan duen jarrera defendatu du

Erredakzioa
Donostia
2011ko urriaren 4a
00:00
Entzun
Gazte batzuek Donostiako Gaztelubide kalean etxe bat okupatu dutela eta, eztabaida izan dute PSE-EEk eta BIlduk. Etxeari Uxotegi izena jarri diote gazteek, eta gaztetxe gisa erabiltzeko asmoa dute. PSE-EEko zinegotzi Enrique Ramosek salatu du okupazioa izan zen egunean haiekin zegoela Josetxo Ibazeta, Juan Karlos Izagirre alkatearen idazkaria. Hala, bitartekari lanak egitea egotzi dio udalari. Gainera, salatu du zalantzak dituela eraikinak segurtasun baldintzak betetzen dituen edo ez. Udalak esan du etxearen okupazioaren harira izandako jarrera «azkarra, gardena eta egokia» izan dela, eta une oro kontuan hartu dituztela bai gazteak eta bai etxebizitzaren jabeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.