Donostiako Udalak hirugarren bilera egingo du eragile sozialekin

Espainiako Defentsa ministroarekin biltzea eskatu du Izagirrek, «interes handiko» gaiak aztertzeko

2011ko abuztuaren 10a
00:00
Entzun
Hirugarren eta azken harrera ofiziala egingo die Donostiako udal gobernuak gizarte eragileei gaur 19:00etan, udaletxeko bilkura aretoan. Oraingoan, kirol, ingurumen, kooperazio eta giza eskubideen alorreko 343 ordezkariri bidali diete harrerara joateko gonbidapena.

Juan Karlos Izagirre alkatearen ustez, «politika egiteko formula berriak eskatzen ditu eta behar ditu gaur egungo gizarteak». Hala, harreraren bitartez, «herritarrak udal gestioaren erdigunean» jarri nahi ditu udalak.

Atzo, gainera,Carme Chacon Espainiako Defentsa ministroari bilera egiteko eskari ofiziala egin zion Izagirrek, Donostiarentzat «interes handiko» gaiak aztertzeko. Gai horien artean daude Lore-Tokiko zalditoki militarra eta Loiolako kuartel militarra. Izan ere, Donostiako Udalak beste erabilpen bat eman nahi die.

Neurri «deskoordinatuak»

Ernesto Gasco Donostiako Udaleko PSE-EEren bozeramailearen ustez, udal gobernua «presazko» neurriak hartzen ari da, baita «deskoordinatuak ere».

Horrez gain, adierazi du «zenbat eta gutxien politizatu» Aste Nagusia «hobeto» izango dela, eta omenaldiak eta aitorpenak egiteko denbora» egongo dela, baina «lehenengo terrorismoaren biktimei» hitz egin beharko dietela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.