EAEk AP-1 eta AP-68 bideen eskuduntza jaso du

2011ko irailaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
EAJk eta Espainiako Gobernuak adostutakoaren arabera, AP-68 eta AP-1 errepideen gaineko eskuduntza EAEren esku geratuko da. Transferentzien Aldebiko Batzordeko EAJko ordezkariek, Aitor Esteban eta Emilio Olabarriak, adierazi dute EAEko erakunde publikoak izango direla bi autobideek, Bizkaia eta Araba igarotzen duten zatiko titular bakarrak. Bi dekretu izenpetuko dituzte: bata errepideok estatuko azpiegituren katalogotik kanpo uzteko, eta bestea enpresak euskal administrazio publikoaren ardurapean egoteko. Trenbideen eskuduntza ere negoziatzen aritu dira, baina garraobideen inguruko lege organikoan egin beharreko aldaketak direla eta, atzeratu egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.