Ausardia eskatu die Iñigo Urkullu EAJren Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak Espainiako Gobernuko agintariei. «Iraganeko historia dela-eta Espainiako Gobernuak jasan duen presioa ulertzen dut, baita iraganeko etsipenaren ondorioz denok bizi izan dugun presioa ere eta PPk berak ezartzen duen presioa», adierazi du Urkulluk ETBri emandako elkarrizketan, baina «hori guztia ulertuta ere» ausardia eskatu dio Jose Luis Rodriguez Zapaterori.
Sortu alderdia legezkoa izango balitz, Eusko Jaurlaritzako bozak aurreratzearen alde egongo litzateke Urkullu ere. Alderdi horrek legebiltzarrean ordezkaritza izatea garrantzitsua dela dio. «Argazki instituzionala osatuta egoteko eskubidea du gizarteak».
Urkulluk aurreratu du Zapaterorekin biltzeko asmoa duela, eta gaineratu du nahiko lukeela gobernuak legezkotzat joko balu Sortu. Auzitegi Konstituzionalak «azken minutuan» legezkotzat jota ere, abiatzear den prozesu judiziala ondo amaitzea espero du. EAJren buruzagiak gaineratu du denek dakitela ezker abertzaleak bere markarekin zein beste batekin bozetan egoterik izango duela: «Modu batera edo bestera egongo bada hauteskundeetan, zergatik ez bere markarekin. Are gehiago kontuan izanda pauso garrantzitsua eman duela».
Urkulluk garrantzi berezia eman dio PP konbentzitzeari. «PPk ulertu behar du onura orokorra dela eta ez dugula hauteskundeen inguruan kalkuluak egiteko tentazioan erori behar». Urkulluk azaldu du Mariano Raxoirekin hitz egin nahiko lukeela: «PPk ulertu behar du ezin dela bakarrik geratu. PPren erreakzioek kezkatzen naute».
Sorturen sorrera
EAEko bozak aurreratzearen alde legoke EAJ
PPren erreakzioek kezkatua dute Urkullu: «Ulertu behar du onura orokorra dela eta ezin dela bakarrik geratu»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu