Eusko Jaurlaritzaren proposamena

EAEko erakundeen kontrako erasoa "erabaki politikoa" dela nabarmendu du Azkarragak

Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburu Joseba Azkarragaren esanetan, Aznarren Gobernuak oraindik onartu ez den proposamen bat Auzitegi Konstituzionalean errekurrituko duela jakinarazteak EAEko erakundeen kontrako erasoa erabaki politikoa dela gero eta ageriagoan uzten du. Halaber, salaketa gogorra egin du Epaitegi Konstituzionaleko presidentearen kontra, "Espainiako Justizia Ministroa eta Jimenez de Parga elkarlanean ari baitira demokraziak eskatzen duen aginte banaketa desagertaraziz".

2003ko azaroaren 3a
14:56
Entzun
Zuzenbide Estatua zalantzan ikusten du une honetan Joseba Azkarragak. "Nik uste dut PPko Gobernuak, Jose Maria Michavila buru, Auzitegi Konstituzionaleko presidentearekin hitzartu duela helegitea tramitera onartzea"

Auzitegi Konstituzionalean jarriko dutela helegitea aurreratu zuen Justizia Ministro Michavilak aurreko ostiralean, baina nonbait hori ez da izango helegite bakarra, gehiago iragarri ditu eta EAEko administrazioaren kontra PPko idazkari nagusiak. Eusko Jaurlaritzak atzerrian dituen bulegoen kontra ere helegitea jarriko duela esan du Mariano Raxoik. Haren esanetan, Eusko Jaurlaritzak bilatzen dituen lege hausteen aurrean erreakzionatu egin behar du Gobernuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.