estatus politikoa

EAEko estatus berriaren lantaldeko oinarriaz lortutako akordioa hautsi izana leporatu dio Sortuk EAJri

Arraizek esan du jeltzaleek eta EH Bilduk erabaki eskubideari buruzko adostasuna erdietsi zutela, eta EAJk PSErekin akordioa sinatu bezperan deitu zietela, "gauez", ezerezean geratu zela esanez.

enekoitz esnaola
2014ko otsailaren 26a
08:58
Entzun

Hasier Arraiz Sortuko presidenteak EAJko zuzendaritzari leporatu dio EH Bildurekin EAEko balizko estatus berriaren lantaldea martxan jartzeko lortutako akordioa hautsi izana. Arraizen arabera, Eusko Legebiltzarreko EAJko taldea, Joseba Egibar buru duela, EH Bildurekin ados jarri zen lantaldearen hastapeneko oinarriez, eta itun berriak "muga bakar bezala" herritarren erabaki eskubidea jaso beharko luke.

"Hori zen akordioa, eta [EAJ-PSE akordioaren] bezperan, gauez, [EAJkoek] jakinarazi ziguten baliorik gabe geratu zela, EAJk PSErekin akordio bat egin zuela eta. Bi horien testua erabat desberdina da; estatutuaren garapena eguneratu beharraz hitz egiten da, eta hori guztia dagoen bezala geratzeko oinarriak jartzea da", adierazi du Arraiz EH Bilduko legebiltzarkideak. "Guretzat onartezina zen, eta, horregatik, EH Bildu kanpoan geratu zen".

EAEko autogobernuaren "garapena" eta "lorpenak" aztertzeko lantaldea sortuko du Eusko Legebiltzarrak, hilaren 20an erabaki zutenez. "Legezko arau eta prozedurak" errespetatuta egingo du, eta autogobernua "eguneratzea" izango du helburu, "ahalik eta adostasun handiena" lortuta. Hala hitzartu dute EAJk eta PSE-EEk, eta haien babesarekin egin zuen aurrera erdibideko zuzenketak. EH Bilduk ez ezik, PPk eta UPDk ere kontrako botoa eman zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.