'Euskal Y' proiektua

EAEko gehiengo sozialak ez duela AHTaren egitasmoa onartzen esan diote Amann sailburuari hainbat sindikatutako ordezkariek

Eusko Jaurlaritzak aurrera eraman nahi duen ATH Abiadura Handiko Trenaren 'Euskal Y' proiektuari buruz duten iritzia helarazi diote ELA, LAB, EHNE eta Hiru sindikatuetako buruzagiek Alvaro Amann Jaurlaritzako Garraio eta Lan Publiko sailburuari. Hain zuzen ere, EAEko "gehiengo sozial eta sindikalak" ez duela AHTrik nahi esan diote sindikatuetako ordezkariek sailburuari.

2003ko abenduaren 10a
14:07
Entzun
Gasteizen,Jaurlaritzaren egoitzan, bildu da Amann aipatutako sindikatuetako buruzagiekin. ELA, LAB, ENE eta Hiruko ordezkariek esan diote litekeena dela Eusko Legebiltzarrean 'Euskal Y'-arekin bat egiten duen gehiengo politiko bat sortzea, baina gehiengo politiko horrek ez duela islarik gizartean, eta, zehazki, arlo sindikalean. Aitzitik, EAEko "gehiengo sozial eta sindikala" proiektuaren aurka dagoela ohartarazi diote.

'Euskal Y'-aren aurka zergatik dauden azalduz txosten bat eman diote sindikatuetako ordezkariek Amanni, eta hor agertzen diren zuzenketak kontuan har ditzala eskatu diote. Sindikatu horien iduriko, 'Euskal Y'-a ez da onuragarria Euskal Herriarentzat: "Hiriburuak elkarren artena hurbiltzeko baino ez du balio, eta tartean geratzen den espazio fisiko guztiari ez zaio irtenbiderik ematen", azpimarratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.