LEGEA

EAEko udal legearen kontra helegitea jartzeko asmoa du Madrilek

Salaketa jarri aurreko abisua bidali dio Espainiako Gobernuak Jaurlaritzari.

Garikoitz Goikoetxea.
2016ko uztailaren 7a
14:26
Entzun

Eusko Legebiltzarraren legealdiko arau nagusia, udal legea, auzitara eramateko asmoa du Espainiako Gobernuak. Eusko Jaurlaritzak asteko gobernu bilera izan du, eta ondorengo agerraldian eman du salaketa asmoaren berri.

Josu Erkoreka bozeramaileak larritzat jo du helegitea jartzeko nahi hori. Ohartarazi du “giltzarria” dela lege hori, “instituzionalizazioa burutzea” ekarri duelako. Espainiako Auzitegi Konstituzionalera joko balu Madrilek, eta hark tramiterako onartu, litekeena da artikulu batzuk etenda geratzea zuzenean. “Urteetan gera gaitezke segurtasun juridikorik gabe”. Udal legeko hamabi artikulu eta bi xedapen iragankor jo ditu legez kanpokotzat Madrilek.

Helegiteak pilatzen ari direla salatu du Erkorekak: “Hori da erakundeon arteko harreman bakarra. Agerian jartzen du etapa berri baten beharra”. Izatez, ez da helegite bakarra udal legearen kontra jarritakoa: adikzioen legearen aurkakoa jartzeko asmoa ere agertu du Espainiako Gobernuak. Aurreko asteetan ere iragarri ditu gehiago; besteak beste, Poliziaren biktimak aitortzeko legearen kontra.

Udal legea EAJren eta EH Bilduren botoekin onartu zuten apirilaren 7an.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.