BIZKAIA

EAJ, aise berriz ere Bizkaian

Botoen %31,72 eskuratu dituzte jeltzaleek, eta bigarren indar gisa ageri da EH Bildu.

jon olano
2014ko maiatzaren 26a
11:45
Entzun

Ez zen sorpresa handirik espero Bizkaian, eta ez da izan. EAJ izan da berriz ere lehen indarra, 131.915 boto eskuratuta. Bigarren indarra EH Bildu izan da, baina koalizioak urrun ditu jeltzaleak oraindik; 82.563 boto eskuratu ditu (%19,85). PSEk, berriz, botoen %13,55 eskuratu ditu, eta %10,05 PPk.

Lau alderdi nagusietatik aparte, Podemos izan da bosgarren indar gisa ageri dena, botoen %6,71 bilduta. 27.918 boto jaso ditu alderdiak.

Bilbon ere EAJ da nagusi, 36.509 boto eskuratuta (%29,75). Bigarren alderdia, ordea, PP izan da, ozta-ozta bada ere; 17.476 boto jaso ditu (%14,5), eta 68 gutxiago koalizio subiranistak (%14,5).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.