EAJ eta Bildu berdintsu, hauteskundeei buruzko inkesta baten arabera

2011ko abuztuaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
IPSOS institutu independenteak egindako hauteskunde inkestaren arabera, EAJ eta Bildu ia berdinduta egongo lirateke boto asmoari dagokionez. Inkesta uztailean egina dago, hauteskundeak azaroaren 20an izango direla iragarri baino lehen. Inkestaren emaitzen arabera, EAJren boto aurreikuspena % 1,4koa da, eta Bildurena, %1,2koa. 2008ko hauteskundeetan EAJk %1,2ko portzentajea lortu zuen, eta, horri esker, sei diputatu eta talde parlamentarioa. Abc egunkariaren inkestaren arabera, berriz, Bilduk %2 eta EAJk %1,3 lortuko lituzkete. IPSOSen arabera, PPk irabaziko luke %44,2rekin, eta PSOEri 8 puntuko aldea aterako lioke. Abc-ren arabera Raxoik gehiengo osoa eskuratuko luke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.