politika

EAJk "akordio berriak lantzeko" konpromisoa hartu du, irudi korporatiboaren aurkezpenean

Sabin Etxeak 20 urte bete dituela eta, alderdiaren irudi berria aurkeztu dute gaur.

2012ko apirilaren 21a
18:04
Entzun

EAJk irudi korporatibo berria aurkeztu du gaur goizean Bilbon, Sabin Etxean, egoitzak 20 urte bete dituela eta. Hori baliatuz, ate irekien eguna antolatu dute; 15:00ak arte bisitatu ahal izango da jeltzaleen egoitza.

Iñigo Urkullu EAJko EBBko presidenteak goizean egindako agerraldian esan du “EAJk garai berriari ongi etorria" ematen diola "ateak zabalik irekitasunez, bihotz bihotzetik, eta akordio berriak lantzeko" konpromisoarekin.

"Garai berriak estatus politiko berri bat eskatzen du. Eta hori izango da gure zeregina. Etorkizuna gure esku dago", gaineratu du Urkulluk. "Egungo behar eta eskariei erantzuten" saiatuko direla gaineratu du, "etorkizuneko akordio berri bat lantzen eta proposatzen".

Urkulluren arabera, "egun berezia" da gaurkoa, eta haren ustetan, Sabin Etxeatik "indartu eta hazi egin da gure herriaren abertzaletasuna".

Espainiako Gobernutik proposatutako murrizketekin "autogobernua ahuldu" egin nahi dutela azaldu du, "defizit publikoa bideratzeko aitzakiarekin". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.