EAJk aldaketa politikorako bidea ekarri duela uste du Urkulluk

«Lopezek ez bezala» legeztatzearen auzian alderdi jeltzaleak garbi jokatu duela esan du EBBko presidenteak

Erredakzioa
2011ko otsailaren 25a
00:00
Entzun
Iñigo Urkullu EAJren Euzkadi Buru Batzarreko presidentearen arabera, EAJk lan handia egin du egungo egoera politikoa sortzeko, eta Espainiako Gobernuarekin eginiko akordioak bide horretan lagungarriak izan direla nabarmendu du. «Espainiako Gobernuarekin sinatutako akordioa dela-eta egonkortasun instituzionala eman diogu, eta, horri esker, ezker abertzalearen mundu horrek politikan soilik aritzeko erabakia hartu du».

Sortuk hauteskundeetan parte hartzearen alde azaldu da Urkullu. «Helegiterik balego, espero dut azken unean bada ere legeztatzea», esan du. Eta auzi horretanbere alderdiak lehen unetik garbi jokatu duela adierazi du; aldiz, Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren jarrera «anbiguoa» izan dela kritikatu du.

Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak ere salatu du buruzagi sozialista batzuen jarrera. «Absurdoa da ezker abertzaleari politikaren aldeko apustua egiteko exijitzea eta, ondoren, hark parte hartzea eragoztea», salatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.