Euskara

EAJk bat egin du Konfederazioaren eskaerarekin

2023ko urriaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ipar Euskal Herriko EAJk bat egin du Euskal Konfederazioak herenegun egin zuen deiarekin. Euskalgintzako eragileek agerraldia egin zuten EEP Euskararen Erakunde Publikoa osatzen duten erakundeei eskatzeko «anbiziotsu» joka dezatela etorkizuneko hizkuntza politika definitzeko orduan. Helburu argia finkatu zuten: euskal hiztunen kopurua %30era heltzea 2050erako. «Ezinbestekoa» da jeltzaleen iritziz.

Halaber, euskararendako esparru juridiko «egonkor eta anbiziotsua» defendatzen dutela erran dute. Irakaskuntzan indarra egiten segitu eta «paisaia linguistiko euskaldunagoa» bultzatzeko beharra dagoela adierazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.