EAJk Kongresuko euren talde parlamentarioan sartzea eskaini dio Uxue Barkos Geroa Baikodiputatuari. EAJk bost eserleku lortu zituen Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan, eta harennahia da Geroa Bai koalizioko diputatua ere taldean sartzea. «Gure lehentasuna da Geroa Baiko diputatua gure talde parlamentarioan sartzea», azaldu zuen atzo Josu Erkoreka jeltzaleak. Eskaintza mahai gainean jarrita, erabakia hartzea Barkosen esku zegoela esan zuen Erkorekak, eta Geroa Baiko hautetsiak berehala erantzun zuen.
Barkosek eskertu egin zuen jeltzaleen eskaintza, bainaziurtatu zuen Geroa Baik Talde Mistoan lan egingo duela. Geroa Baiko diputatuarentzat, «ohorea» da urtetako ibilbidea duen EAJ bezalako talde batek eskaintza hori egin izana, baina uste du Talde Mistotik «hautesleen interesei hobeto» erantzungo diela koalizioak. «Geroa Bairen bokazioa beti izan da talde mistoa osatzea», adierazi zuen.
EAJko bost diputatu hautetsiek euren kredentzialak jaso zituzten atzo Kongresuan, eta han egin zituen adierazpenok Erkorekak. PP Amaiurri taldea osatzeko trabak jartzen ari zaizkionean egin dio eskaintza EAJk Geroa Bairi. Izan ere, Geroa Baiko diputatuak Amaiurren taldearekin bat egingo balu, koalizioak talde propioa osatu ahal izango luke.
Amaiur eta UPDren auzia
PPren eskuetan dago Amaiurrek eta UPDk talde propioa izatea,alderdiak gehiengo osoa baitaukadatorren 13an osatuko den Kongresuko Mahaian. Horren harira, Erkorekak adierazi du araudiaren irakurketa «malgua» egin beharko litzakeela alderdiek taldea osatzeko aukera izan dezaten. Nolanahi ere, azpimarratu du alderdi orok ezagutu beharko lituzkeela zein baldintza bete behar direntaldea osatzeko, eta gogorarazi du EAJk beste izen bat erabili izan zuela Nafarroan aurkeztu izan zenean, hain justu talde parlamentarioa osatzeko eragozpen izan ez zedin.
EAJk Kongresuko bere taldean sartzea eskaini dio Geroa Baiko Uxue Barkosi
Barkosek jeltzaleen eskaintza eskertu du, baina Geroa Baik Talde Mistotik lan egingo duela esan du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu