Gizartea

EAJk Lapurdiko AHT proiektuaren inguruko kontsulta egingo dio Espainiako Gobernuari

Frantziako Gobernuko Barne ministroak eta Garraio estatu idazkariak Lapurdin abiadura handiko trenari buruzko proiektuaren azterketa baztertzeko eskatua dute eskutitz baten bidez. Horren aurrean Jose Ramon Beloki EAJko diputatua "kezkatuta" agertu da.

2009ko ekainaren 4a
13:17
Entzun
Jose Ramon Beloki EAJko diputatuak Jose Blanco Espainiako Gobernuko Sustapen ministroari Lapurdiko AHT proiektuaren inguruan galdetu eta horren gauzatze egutegiaz kontsulta egingo dio.

Beloki "kezkatuta" agertu da Frantziako Gobernuko Barne ministroak eta Frantziako Garraio estatu idazkariak Lapurdin abiadura handiko trenari buruzko proiektuaren azterketa baztertzeko eskatua dute gutun baten bidez. Horrek, Hego Euskal Herriko AHT proiektua Europarekin abiadura handiko konexiorik gabe geratzea ekar lezake.

EAJko diputatuaren ustez, Frantziako Gobernuak erabaki hori baieztatzen badu, euskal Y-a Lapurdiko eremu horretan "hilko litzateke".

Belokik Espainiako Gobernuari gogoratu nahi izan dio, "duela hamabost egun baino gutxiago AHTa Frantzian bultzatzeko konpromisoa hartu" zuela.

Castejon eta Iruñerri arteko AHT proiektua idazteko eskaintzak onartu du Sanzek

Nafarroako Gobernuak ezohiko batzarrean Nafarroatik igaroko den AHT proiektua idazten hasteko eskaintzak onartu ditu. Castejon eta Iruñerri artean egitekoak dira AHTa. Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko lehendakariak eraikitze lanek 5,5 milioi euroko kostua izango dutela jakinarazi du. "Garrantzitsuena ez da zenbateko gastua ekarriko duen abiadura handiko trena eraikitzeak, baizik eta Nafarroarentzat inbertsio iturri izango den proiektu baten hasiera dela baizik".

Nafarroak proiektu idazteko eskaintza onartzearekin batera, hamalau hilabete barru AHTaren zati horren nondik norakoak bilduko dituen txostena haren esku izango du, Sanzen arabera. Beraz, 2011ko lehen seilekoan AHTa eraikitzeko lanak hasteko prest egongo direla aurreikusi du Nafarroako Gobernuko lehendakariak.

"Azpiegitura hori aurrera atera ahal izateko ezinbestekoa da Espainiako Gonernua eta Nafarroako Gobernuaren arteko elkarlana", adierazi du Sanzek, eta Castejon eta Iruñerriko AHTa euskal Yarekin lotzeko asmoa berretsi du. Hala ere, ez du zehaztu lotura hori nondik egingo duten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.