Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Kanpainaurrea

EAJk, PSE-EEk eta PPk jada erregistratu dituzte hautagai zerrendak

Zerrendak hauteskunde batzordeetan aurkezteko epea astelehen honetan amaituko da

Erredakzioa
Herria
2012ko irailaren 13a
00:00
Entzun
Atzo ireki zen alderdi, koalizio eta hauteskunde taldeentzako urriaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako bozetarako hauteskunde zerrendak erregistratzeko epea, eta EAJk, PSE-EEk eta PPk lehen egun hori erabili zuten euren zerrendak lurralde bakoitzeko hauteskunde batzordeetan aurkezteko.

Astelehena bitarteko epea dute alderdiek hauteskunde zerrenda horiek aurkezteko. Epea amaituta, asteazkenean, irailaren 19an, publikatuko dira zerrenda horiek, eta irailaren 24an egingo dira ofizial, zerrendetan egon litezkeen irregulartasunak konpondu eta gero.

EAJk Xabier Agirre, Iñigo Urkullu eta Joseba Egibar aurkeztu ditu Araba, Bizkai eta Gipuzkoako zerrendaburu.

PSE-EEk, berriz, Patxi Lopez, Jose Antonio Pastor eta Iñaki Arriola jarri ditu lurralde bakoitzeko zerrendetako buru.

PPk Iñaki Oiartzabal, Antonio Basagoiti eta Arantza Quiroga izendatu ditu zerrendaburu.

EH Bilduk oraindik ez ditu zerrendak erregistratu, baina Belen Arrondo, Laura Mintegi eta Xabier Isasi izango dira zerrendaburuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.