Adostasunen beharra hartu zuen hizpidetzat atzo Iñigo Urkullu EAJren lehendakarigaiak hezkuntza ardatz hartuta egin zuen mitinean. Espainiako Gobernuak azken urteetako zazpigarren erreforma jarri du mahai gainean. Aldaketa gehiegi, Urkulluren ustez: «Espainiako konfrontazio ideologikoak hezkuntzan dauka isla, eta hori akatsa da. Inposizioak eginda, ziurra da porrota». Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan izandako «arrakasta» egonkortasunarekin lotu du, eta horretan jarraituko duela iragarri: «Akordio zabalak bultzatuko ditugu guk politikan eta gizarte alorrean, Euskadiko hezkuntza sistema garatzeko».
Bilbon egin zuen mitina atzo goizean Urkulluk, eta han adierazi zuen «bikaintasuna» izan nahi duela ardatz EAJk hezkuntzaren alorrean. Hizkuntzetan jarri du beste arreta gunea: ikasleek euskara, gaztelania eta ingelesa menperatzea izango da helburua.
Euskal selekzioen alde
Mitin berean kirolari buruz ere aritu zen Urkullu. Kirolari batzuk izan ziren ekitaldian: besteak beste, Virginia Berasategi triatleta, Julian Gorospe txirrindulari ohia eta Athleticeko jokalari ohi Andoni Goikoetxea eta Aitor Larrazabal; Bilbao Basketeko presidente Pedja Savovic ere han zen. Urkulluk krisiak sortutako egoera eta kirolean izaten direnak alderatu zituen: «Krisia kirol alorreko lesio baten gisa berekoa da; haztea eragozten digu». Euskal kirol selekzioek ofizialtasuna lortzearen alde lan egingo duela hitzeman du EAJko hautagaiak.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. EAJ
EAJk uste du akordioak lortzea nahitaezkoa dela hezkuntzan arrakasta izateko
«Inposizioak» eginda «porrota» ziurra dela adierazi du Urkulluk: «Akordio zabalak bultzatuko ditugu guk»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu