EAJrekin akordioak egin nahi dituela dio Hamaikabatek
DONOSTIA. Hamaikabat EAJrekin akordioak egitearen alde dagoela esan du Martin Beramendik, H1eko Gipuzkoako presidenteak. EAJk, ordea, «kalkulagailua eskuan duela» erantzuten diola salatu du Beramendik. Etxebizitza Legeari egin beharreko iradokizunak aztertzeko batzartu dira Gipuzkoako H1eko ordezkariak. Han, etxebizitza publikoen eskaintza guztia alokairuzkoa izatea defendatu du Beramendik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu